“Baserria, Natur Eskola Bizia!” Goierri Garaiko baserritar kolektibo batek bultzatutako proiektu gogotsua da. Bere helburua hiritarrak baratzeko eta baserriko elikagaien ekoizleak, tradizioak eta eskulana kontserbatzen dituzten eta gure paisaia zaintzen duten horiek gertutik ezagutzera ematea da.
Ingurumen eta jasangarritasun hezkuntzako proiektua da, ekintzarako hezkuntzakoa, zeharkakoa, aurretikako ideia askorekin amaitu nahi duena, gogoeta egiteko gonbitea egiten duena eta Hezkuntzako Lege Organiko berrian sartuta dagoena.
Museo eta interpretazio baliabide modernoak eskaintzen ditu, ondo ekipatutako tailerrak eta kalitatezko materialak. Ekintzak baserrietan bertan edo ingurunean egiten dira eta baserritarrek diseinatu dituzte, gaian espezializatutako pertsonen laguntzaz, eta beraiek zuzendu eta dinamizatzen dituzte.
Ekimen hau eskola orduetan ikasleei, euskaltegiei, aisialdi edo kultur elkarteei edo lagun edo familia taldeei dago zuzenduta.
Mermelada edo ogia egiten ikasi nahi baduzu, gazta egiten duzun bitartean artzaintzaren historia ezagutu nahi baduzu, edo erleen bizitza sozialari eta erlezaintzaren aplikazioei buruzko bitxikeriak aurkitu nahi badituzu, barazkiak landatzerakoan humusarekin eskuak zikindu edo abarkak josi nahi badituzu, “Baserria, Natur Eskola Bizia”-n egin dezakezu.